Archive for 2010

PROCASTER-LIVESTREAM


.

Procaster-Livestream programaren bidez, erabiltzaileak bere ordenagailuan momentuan egiten duena grabatzeko aukera dauka.

Ikasleek honako programa erabili dezakete, alde batetik beste norbaitek grabatutakoa ikusteko (era hezitzaile batean) edota eurek egingo dituzten mugimenduak ordenagailuan grabatzeko (lan bat nola egiten duten grabatzeko, programaren bat nola erabiltzen den azaltzeko,...)

Nola ez, programa ondo erabiltzen ikastea ere helburuetako bat dela esan genezake.

Honen bidez lantzen diren gaitasunak honakoak izango lirateke:

  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
  • Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
  • Ikasten ikasteko gaitasuna.
  • Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
Argi dago, zailtasun maila altutxoa duela programa honek, beraz, Lehen Hezkuntzako azkeneko zikloko haurrentzat dela uste dugu.

Ikasgelan horrelako baliabideak erabltzeak, ikasleen parte hartzea, motibazioa eta interesa igotzen da, euren hezkuntza prozesuan, izugarrizko eragina eginez.

Procaster-Livestream programa hau erabiltzeko, ordenagailua eta internetarako sarbidea baino ez dira behar. Beraz, ez da gauza askorik behar, ikasle talde batekin aurrera eramateko.

Guk, programa hau ikasgelan erabiltzeko era bat proposatzen dugu: Irakasleak, (informatika orduan, euskaran,...) programa berri bat erabili behar duen bakoitzean, Procasterra erabili dezake, pausuak grabatzeko eta ikasleek ondoren euren etxeetan-edo behin eta berriro ikus ditzaten.

Beste aukera bat, webcam-a eta mikrofonoa edukita, irakasleak saio bat grabatu dezake, etxean dagoen ikasleak (gaixorik,...) Livestream-en bidez, saioa jarraitzeko. Livestreamen chat-a dagoenez, momentuan momentuko zalantzak argitu ditzakela.

Hona hemen Procaster-Livestream erabiltzen ikasteko hiru tutorial:





Procaster Tutorial from Brendan O'Neill on Vimeo.








Ondorengo hau, gure tutoriala da:


Watch live streaming video from 3kuxkuxeroak at livestream.com




Watch live streaming video from 3kuxkuxeroak at livestream.com

GLOGSTER HEZITZAILEA


.

2. mailako ikasleek birziklapena landuko dute, eta horretarako, irakasleak, Glogster bitartekoa erabiliko du. Honen bidez, kartrel edo poster birtual bat sortuko du, nahi dituen gehigarriekin (bideoak, argazkiak, soinuak,...)

Glogster-en bidez sortutako murala erabiltzearean, ikasleen gaiarekiko motibazioa igoko litzateke, beraz, gaiarekiko interesa ezberdina izango litzateke. Era berean, birziklapena gaian lantzen diren gaitasunak barneratzen dira ere (ingurunearen sentsibilitatea,...).

Esan beharra dago ere, horrelako bitartekoak erabiltzean, zeharkako gaitasunak ere lantzen direla; teknologia berrien tratamenduaren ingurukoak direnak alegia.

Beraz, ondorengo kartelaren bidez (Gloster-en egindakoa), birziklapenaren gaiaren azalpena egingo genuke. Bertan klikatu.

Kartel hau sortzeko erabilitako errekurtso bakarra, Youtubetik ateratako bideoa baino ez da izan.

GLOGSTER, KARTEL BAT BAINO GEHIAGO! (TUTORIALA)


.

Kaixo lagunak!!

Oraingoan, Glogster izeneko bitartekoarekin gatoz. Honen bidez, ikasleek kartelak osatu ditzakete. Baina ez kartel normalak, baizik kartel edo mural pertsonalizatuagoak, argazki, bideo edo soinuak gehituz.

Beraz, Glogster-a, orain arteko aurkezpenetarako erabili diren kartel edo muralak ordezkatzen dituen baliabide berritzailea dugu.

Ikasleek gai baten inguruko ahozko azalpena egin behar dutenean eta gaiaren postertxo bat egin behar dutenean, hau eskuz egin ordez, Glogster-a erabiltzea proposatzen dugu guk.

Baliabide hau erabiltzeko, ordenagailua baino ez da beharrezkoa. Ondoren, osatutako kartela edo posterra denek ikus dezaten, proiektore bat baino ez da behar, ordenagailuari konektatuta dagoena.

Ondorengo bideo hauen bidez, Glogster-aren ingurua gehiago ikasiko duzue.






Crear Un Glog Con Glogster-TUTORIAL



Ondorengo bideoa, gure tutoriala da:


Watch live streaming video from 3kuxkuxeroak at livestream.com


Watch live streaming video from 3kuxkuxeroak at livestream.com


Gurasoak eta hezkuntza (Bostgarren Ekarpena)


.

Gurasoen premiak asetuko dituen webgunea dugu www.guraso.com. 2008ko irailean, Txus Arrietak webgunearen ideia aurkeztu zuen Arrasateko Udaleko euskara teknikarien aurrean eta hauek ideia interesgarria zelakoan, Goiena Komunikazio Zerbitzuengana eta Txatxilipurdi elkartearengana jo zuten, webgunearekin hasteko.

Egoítz Larrañaga Txatxilipurdi elkarteko kidea da eta berak dioenez "Guraso.com egitasmoa bizi dugun garaiotako ondorio zuzena da". Hau da, "amatasuna eta aitatasuna egungo gizarte berdinago honetara ekartzeko saioa", Txatxilipurdi elkartearen ustez, guraso berriek seme-alaben heziketan aurkituko dituzten arazoak askotarikoak izaten dira.


Web honen helburu nagusia "gurasoentzako baliabideak eskaintzea da, informazio ezberdina biltzea eta familien eskura ipintzea". Gurasoek heldulekuak behar dituzte: "Gizarte post-moderno eta berdinago honetako eredu berriak jarri behar zaizkie: foroa zabaldu, esperientziak trukatu, informazio zehatza eta berezitua eman eta hartu...", dio Larrañagak.

Bestalde, gurasoek euren seme alaben heziketaren informazio asko dagoela uste dute, baina askotan, nahikoa ez dela dio Egoitzek, eta informazio hori euskaraz topatzea, ia ezinezkoa dela. "Zalantzarik gabe, gurasoentzako euskarazko informazio webgunea falta zen".

Web gune honetan, gurasoak parte aktibo izatera pasatu daitezke, auren gauzen inguruan aritzeko txokoa izanik. Azkenfinean,webgunearen erronka familia kontzeptua gaur eguneko begiekin ikusarazi eta hedatzea dela dio Larrañagak.

Albiste hau garrantzizkoa iruditzen zaigu, albistean ondo arinago ondo esaten den bezala, gurasoek, euren semeen hezkuntzari buruzko informazioa beharrezkoa dutelako, etxeko eta gainontzeko erakundeetako hezkuntzaren arteko distantzia hori laburtzeko. Baita, gurasoek, hezkuntza horretarako informazio nahikoa izan dezaten ere baliogarria iruditzen zaigu web gune hau.



Inforamzioaren iturria:

  • http://guraso.com/
  • http://www.ibaizabal.com/kul_albis.php?id=775

Euskal natura (Laugarren Ekarpena)


.

EuskalNatura EHU-ko biologia talde batek soruriko web-gunea da, non naturaren eta zientziaren inguruko informazioa euskaraz dagoen.Web-gune hau aipatzekoa iruditzen zaigu, antzeko web gune edo blog gutxi baitaude, naturaren eta zientziaren ingurukoak euskaraz idatzirik daudenak. Horregatik, orri honen berri ematea ikusi dugu, gurasoek, irakasleek edo gaian interesaturaik dagoenak erabil dezan, gai honen inguruko ezagutzak garatzeko.

Beraz, EuskalNatura web-gunean, Euskal Herriko animalia askoren inguruko informazio interesgarria aurki dezakegu: izen arruntza eta zientifikoa, klasea, familia, habitata, bizimodua,... Adibide bezala, hona hemen, Ugatza (Gypaetus barbatus) hegaztiaren fitxa.

Gehigarri bezala, hainbat animaliaren argazki eta soinuak agertzen dira, azken hauek anfibio, hegazti eta ugaztunetan zailkaturik.


Honetaz gain, antropologiaren, biologiren, teknologiaren, ingurugiroaren, kimikaren, eta zientzia askoren inguruko albiste eguneratuak ere eskuragarri ditugu, momentuan momentuko aurkikuntzekin, eztabaidekin,...

Gainontzeko baliabideekin jasotako informazioa osotzeko, gai askori buruzko bideoak daude, hauek ere, gai askoren ingurukoak (biologia, geologia, espazioa, natura, fisika,...)




Informazio iturria:

  • http://www.ibaizabal.com/irak_albis2.php?id=815
  • http://www.euskalnatura.net/index.php

PIXTON TUTORIALA


.

Kaixo lagunak!

Hemen daukazue pausuz pausu pixton programaren azalpena:

Watch live streaming video from 3kuxkuxeroak at livestream.com



Pixon programa klasean modu ezberdinetan landu daiteke. 6. mailakoekin egiten bada, azalpen eta eredu bat egin ostean, taldeka jarrita haiei emango diegu aukera komiki propio bat egiteko.

Lehenengo eta behin, gaia asmatu egin beharko dute, eta hori eginda komiki bat osatzeko beharreko gauzak: pertsonaiak, non burutuko den... Oso aukera ona da haiek ikasteko beste testu mota batzuk egiten eta baita ordenagailuaren beste baliabide batzuk erabiltzen ere. Dena aukeratzerakoan Pixton-en kontu bat irekiko dute eta bertan dauden baliabideekin nahi duten komikia burutu.

Beste proposamen bat da, taldekako lehiaketa bat egitea, modu honetan ekintza horrekiko interesa bultzatuko diegu. Haiek izan ahal dira besteen komikiak epaituko dituztenak.

Ekintza hau burutzeko, ordenagailuak eta internet behar dira, baina baita irakasleak nola egiten den erakusteko erabiliko duen pantaila handi bat ere.


Hona hemen Pixton programarekin erlazionatutako beste baliabide batzuk:

PIXTON HEZITZAILEA


.

Hona hemen Pixton programarekin egindako komikia.



Pixton-en helburua da, haurrak ordenagailuaren bitartez ondo pasatzea, eta programa honek eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen ikastea.

Honen bitartez, irudimena landu egiten da, komiki bat asmatu behar dutelako eta horren ingurua, pertsonaiak eta testua osatu behar dutelako.

Komiki bat egitea ez da oso zaila, baina komenigarria da 6. mailako umeekin lantzea. Hala ere, adin gutxiagokoekin ere erabili daiteke, baina beste era desberdin batera, irakasleak komiki bat egingo du eta haurrak ikusi egingo dute.

Pixton programa, aukera ederra da haurrak ikusteko beste literatur testu mota batzuk daudela. Horrela ikasiko dute, testu dibertigarriak egiten, modu dinamikoago batean.

Erabili beharreko errekurtsoak komiki bat egin ahal izateko, ordenagailuaz eta internetez gain, Pixton programan kontu bat zabaltzea da.

PIC2PUZ TUTORIALA


.

Erabilpenaren azalpena (pausuz pausu)

Watch live streaming video from 3kuxkuxeroak at livestream.com


Klasean nola erabili :

Klase magistral baten ordez,ikasleek informatika gelara joan daitezke eta puzzle honen bitartez Euskal Herriko zazpi probintzien hiriburuak ikas ditzakete.

Ikasteko baliabideak:

Ez dugu aurkitu Pic2Puz programa ikasteko beste hiru balidabide.

Beharreko baliabideak:


Oso simplea da, puzzlean agertuko den argazkia izan behar duzu ordenagailuan gordeta eta , www.pic2puz.com bitartez bi minututa eginda dago.

Bitarteko grafikoak:

SCRATCH TUTORIALA


.

Erabilpenaren azalpena

Watch live streaming video from 3kuxkuxeroak at livestream.com

Klasean nola erabili :

Oso erabilgarria da klasean emandako gaiak errepasatzeko.Demagun, hurrengo egunean Euskal Herriko hiriburuen froga bat dutela.Klasean, ordu erdi eman beharrean beraiek ikasteko, joan daitezke ordenagailu gelara eta irakasleak egindako proiektuarekin hiribuak errepasatu.


Ikasteko baliabideak (3 gutxienez):

1. SCRATCH OVERVIEW


2. SCRATCH EN LA EDUCACIÓN ESCOLAR
http://www.eduteka.org/modulos.php?catx=9&idSubX=278

3. SCRATCH-EKIN HASTEN


Beharreko baliabideak:

Scratch-eko proiektu bat egiteko, ez da munduko gauza handirik behar.Izan behar duzu programa zure ordenagailuan jeitsita eta erregistratua egon behar zara. Gero , proiektuaren arabera zure ordenagailuko argazkiak ere jarri al dituzu proiektuan.

Bitarteko grafikoa :



Conoce más sobre este proyecto

SCRATCH HEZKITZAILE


.

Conoce más sobre este proyecto

Goian ikusten dugun dagoen scratch-a lehen hezkuntzako bigarren zikloari zuzenduta dago, hau da, hirugarren eta laugarren mailako haurrei.

Helburu hezkitzailea Euskal Herriko hiriburuak ikastea eta kokatzen jakitea da.Honekin hainbat gaitasun lortu nahi ditugu, esaterako haurrak ordenagailua erabiltzea ikasteko, modu entretenigarri batean hiriburuak ikastea, hiriburuen argazkiekin geratzea...

Scratch-a abantail asko ditu,adin desberdinetarako haurrentzat egin daitezkelako ariketak eta gai asko landu daitezkelako.Eta aurretik aipatu dudan bezala, haurrak ikasten du beste modu batean, modu dinamikoago batean eta gainera teknologia berriak erabiltzen ikasten dute.

Horrez gain, haurrak errekurtso oso gutxi erabili behar du, ordenagailu bat eta irakasleak sortutako scratch-aren helbidea.


Scratch honetarako erabilitako errekurtsoak hurrengoak dira: googleen bilatutako argazkiak eta scratch programa ordenagailuan izatea.

PIC2PUZ HEZITZAILEA


.




Pic2puz programaren bitartez, sortu dugu Euskal Herriko maparen puzzle bat, haurrek ikasteko kokatzen Hiriburuak.
Honekin lantzen dugun lehenegoa da haurrek ulertzea ikasten ere ondo pasa dezaketela eta horrez gain, ordenagailua maneiatzen ikasten dute.


Egin dugun Pic2puz-ekin lortu nahi dugu ikasleek bisualki kokatzen ikastea Euskal Herriko hiriburuak.Gainera puzzleak duten abantaila da, oso onak dira haurren logika garatzeko.

Hau ere bigarren ziklorako zuzentzen dugu, nahiz eta irudi simpleak jarri, puzzlea zaila da.

Ikasleek oso errekurtso gutxi erabili behar dute, informatika klasea eta ordenagilu bat puzzlea duena.


Azkenik aipatzea ere, guk erabili ditugun baliabideak oso murritzak izan direla; argazki bat eta www.pic2puz.com.

Finlandiar hezkuntza (Hirugarren Ekarpena)


.

Hezkuntzaren munduan, entzuna da oso, finlandiarren hezkuntza sistemaren eraginkortasuna. Hezkuntzaren porrot maila baxua, ikasleen ezagutza maila altuak, irakasleen prestakuntza,...

Mundu mailan, haurren hezkolaratzea ezberdina da herrialdeen arabera; badira haurren alfabetatzea edo eskolaratzea bermatuta duten herrialdeak, eta badira hau lortu ez duten herrialdeak ere.

Herrialde ezberdinetako hezkuntza sistema kontrolatzeko edo neurtzeko, hainbat azterketa egiten dira. Hauen artean, PISA (Programme for International Student Assessment) programak egiten duen azterketa kontuan hartu behar da. Programa honek egindako azkeneko azterketan, 58 herrialdek parte hartu zuten eta 15 urteko ikasleei egin zizkieten azterketak.

Emaitzen arabera, irakurketan, matematikan eta zientzien arloan finlandiarrak dira emaitzarik onenak dituztenak.





Beraz, arrazoiak arrazoi, Filandiako hezkuntza sistema guretzat eredugarri izan daiteke, nahiz eta gu eurentzat ere beste arlo batzuetan ere, izan gaitezen bezala.

Haur Hezkuntzan adibidez, gure herrian landuagoa dagoela diote, Finlandian zerbitzu modura kontsideratua dagoelako.

Tere Ojangurenen arabera, ere, finlandiar "irakasleek oso goi mailako prestakuntza dute, baina ez dute elkarrekin lan egiteko ohiturarik. Ez dute tutoretzarik, ez dute taldean lan egiten, ez dute formazio iraunkorrik, ez mintegirik, ez berriztatze proiekturik, ez ikastetxearen beharretara egokitutako prestakuntzarik”.


Informazio iturria:
Hezkuntza Finlandiarra, zergaitik da eredugarri?

PISA (Programme for International Student Assessment)

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA


.

FITXA TEKNIKOA

Ikasturtea: 2. zikloa, 3. maila.

Ikasleen ezaugarriak:
20 ikasle dira. Talde arrunta, inolako arazorik gabekoa. Ikasle homogeneoak,inolako ezintasunik gabekoa. Animalia komunenak ezagutzen dituzte, nahiz eta hauek taldekatzen ez jakin (hegazti, ugaztun,...).

CurriCulum-ean duen kokapena: Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagueraren 2. eduki multzoan kokatzen da: Izaki bizidunen aniztasuna: izaki bizidunak ezagutzea, errespetatzea eta aintzat hartzea:

– Izaki bizidun guztiei behatzeko eta aztertzeko interesa izatea.

– Izaki bizidunei zuzen behatzea, tresna egokiak eta ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide teknologikoak erabiliz.

– Inguru hurbileko ekosistema bati behatzea eta taldeko landa-lanak egitea.

– Hainbat eratako iturriak kontsultatuz, animaliak eta landareak identifikatzea: Internet, inguru hurbila, liburutegia...

– Animalia ornodunak. Hegaztiak, ugaztunak, narrastiak, arrainak: oinarrizko ezaugarriak, animaliok ezagutzea eta sailkatzea.

– Jokabide aktiboarekin, animaliak iraunarazi eta zaintzea.

Lantudako gaitasunak:

Beharrezko baliabideak:
Proiektorea, ordenagailua (mindomo, youtube eta papiroflexia), lan-fitxa (animalia ornodun eta ornogabeak bereizteko), Donostiako Aquarium-erako sarrerak + garraioa, "Makalako beleak" liburuaren ale bat, "Centro de interpretación de Salburua"-rako sarrerak + garraioa, kartulina, papera, guraizeak, pegamentoa, margoak, aldizkariak,…

Ikasleen partaidetza:
ikasleen parte hartzea saio guztietan beharrezkoa da. Eurek dira zentroa, eurek dinamizatuko dituzte saioak.

Irakaslearen papera:
Ikasleen jarduna norabidetuko du, momentuoro laguntzeko prest eta azalpenak emateko prest egon behar da. Behatzailea ere izango da, ikasleen aurrerapenak ikusteko, jarraipena ikusteko.





1. SDD-aren HELBURUA

Abstrakzio maila garatzea du helburu gure Sekuentzia Didaktiko honek. Lehenengo zikloan ikasleak paperetan agertzen ez diren eskema mental propioak eraikitzen hasi behar dira, polilki-poliki abstrakzio maila handitzen hasi daitezen.


2. IKASLEEN ABIAPUNTUA IKERTU


Ikasleen aurrezagutzak detektatzeko, fitxa bat egitea proposatzen dugu.


Izena:........................................................................... Data:..............................................................


1. Zer ezberdintasun dago animalia ornodun eta ornogabeen artean?

2. Ondorengo animalia ornodun hauek 5 talde hauetan sailkatu:





UGAZTUNAK


HEGAZTIAK










NARRASTIAK








ANFIBIOAK









ARRAINAK











Fitxa honekin gure ondorengo jarduna moldatuko dugu. Gure kasuan, animalia ornodunen inguruan egingo.


3. HAURRAREN MOTIBAZIOA PIZTEKO

Haurrei gehien gustatzen zaiena, alde batetik ikastaldearen parte direla sentitzea eta bestetik, talde handian parte hartzea da. Beraz, bi gauza hauek kontuan izanda, saioetan haurrak izango dira protagonista eta dinamizatzaileak. Beraz, irakasleak euren jardunaren norantza finkatu baino ez du egin behar.

Gai honetan haurren motibazioa beraz bermatuta dago. Baina, gaia zelan aurkezten zaien ere, euren ondorengo motibazioaren gakoa da ere. Hau da, hasiera batetik gai berria "txapa" izango bailitzan hartuz gero, zailagoa izango litzateke haurren motibazioa igotzea, euren interesa piztea.

Beraz, irakasleak, hasiera batetik, gaiaren aurkezpena egitean, saioetan zehar landuko dena gozoki bat bezala ipini behar die ikasleei. Irakaslearen antzezpenaren arabera ikasleen motibazioa era batekoa edo bestekoa izango da.

Gero, saio ezberdinetan egingo diren txango, irteera, eskulan eta abarren inguruan hitz egin daiteke, hau gaiarekin harremanduz: "Papiroflexia egingo dugu animalia ugaztunekin! Badakizue zer den papiroflexia?.... Eta ugaztunak zer motatako animaliak direla uste duzue? Zer animalia egingo ditugu papelekin?...."

Talde handian gaiaren inguruko eta kontzeptu berrien inguruko "brain storm"-a egin. Usteak, ideiak, entzundakoak,... botatzea da helburu. Nahiz eta guztiz ziur ez egon, ideiak bota eta bota, izan daitekeena suposatuz.


4. SDD-aren HELMUGA

Sekuentzia Didaktiko honen bidez, animalia ornodunen familiak ezagutuko dituzte. Baita animalia ornodun eta ornogabeen arteko ezberdintasuna zein den ikasiko dute.


Horrela, animaliak hobeto ezagutuko dituzte, euren ohiturak, habitatak,... ulertuz.

5. ERRUBRIKA

Gaia bi ariketen bitartez ebaluatuko da. Lehenengoa taldeka egindako muralaren egokitasuna eta aurkezpena eta bigarrena, banakako azterketa.

EBALUAZIOA:

1. Murala %40

Muralaren egokitasuna %20

- Ornodunen bost familiak agertzea %5
- Muralean agertzen diren irudiak behar diren familian kokatzea %10
- Muralaren txukuntasuna %5

Muralaren aurkezpena %20

- Gaiaren aurkezpen egokia %10
- Hizkuntzaren zuzentasuna %5
- Taldekide guztien parte hartzea %5

2. Azterketa %60

Planteatutako galdera bakoitzari emandako ehunekoak:

- Lotu bost familien definizioak hauen izenekin %10
- Eman familia bakoitzeko hiru adibide %30
- Esan egia edo gezurra diren hurrengo esaldi hauek %20


6. IBILBIDEA DISEINATU

1.klasea: Astelehena

- Helburua: animalia ornodunak eta ornogabeak bereiztea

- Azalpena: Azalpena ematen ari den bitartean irakasleak berak egindako mindomo bat erakutsiko die, hauek ideia orokor bat hartzeko.

Animalia ornodunek bizkarrezurra osatzen duten ornoak dituzte, eta baita gihar sistema eta nerbio sistema zentrala ere. 5 familiatan banatzen dira: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak eta narrastiak.
Animalia ornogabeek barneko ardatz eskeletiko ez dute animaliak dira. 3 taldetan banatzen dira. Baina ez ditugu oraindik ikasiko.

- Ariketa: Ariketa honetan hainbat animaliaren irudiak agertuko dira. Orrialdearen erdialdean ornodunak eta ornogabeak hitzak idatzita egongo dira. Eta egin beharrekoa izango litzateke gezien bitartez lotu.

- Denboralizazioa: 30minutu.

- Errekurtsoak: Irakasleak mindomoa prestatu, baita umeak ariketa burutzeko fitxa ere.


2. klasea: Asteartea

- Helburua: Animalia ugaztuna zer den jakitea eta hauen barruan zein animalia sartzen diren jakitea.

- Azalpena: Bideo baten bitartez ikusiko dute zein animalia sartzen diren ugaztunen familian. Gero, definizioa azalduko zaie.

Ugaztunak: Ugatz-guruinak eta ilea duten ornodunen talde amniota homeotermoa da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (zetazeoak, fokak...).
Eta denen artean, adibideak esango dituzte.

- Ariketa: Papiroflexiaren bitartez, animalia ugaztunen errepresentazioak egingo dituzte. Horretarako, irakasleak 3 animalia aukeratu ditu: txerria, jirafa eta behia. Hasieran bideo baten bitartez ikusiko duten nola egiten den animalia hori. Baina gero, irakaslearekin batera, denak egingo dute.

- Denboralizazioa: 90minutu

- Errekurtsoak: youtube-n bilatutako bideoa, papera(papiroflexia egiteko), proiektore bat eta papiroflexia egiteko programa.


3. klasea: Osteguna

- Helburua: Anfibioak eta arrainak desberdintzen jakitea. Eta bakoitzaren ezaugarriak ulertzea.

- Azalpena:

Anfibioak: Lurtarrak dira baina urari oso lotuak daude. Birika eta larruazal arnasketak dituzte. Zirkulazio osagabea dute (oxigenodun odola gabekoarekin nahasten da).

Arrainak: Ezkataz inguraturik daude. Zirkulazio sinplea dute (bihotzetik bira bakarra egiten duena).

- Ariketak: Ikastetxearen alboko putzuetara joan eta bertan anfibioak bilatzea eta identifikatzea
irakaslearen laguntzaz.


-
Denboralizazioa: 60 minutu

- Errekurtsoak: yogurt potetxoak


4. klasea: Ostirala

- Helburua: Ondo pasatzea arrainen inguruko informazioa bilduz eta gertutik hauek ikusiz.

- Azalpena: Donostiako Akuariumeko giak emandakoa.

- Ariketa: Donostiako Akuariumera joan.

- Denboralizazioa: Goizeko 9: 30 Gasteiztik atera eta arratsaldeko 15:30 Donostiatik atera.

- Errekurtsoak: Autobusa alokatu eta Akuariumeko sarrerak erosi.

5.klasea: Astelehena

- Helburua: Narrastien eta Hegaztien familiak ulertzea eta sailkatzen jakitea.

- Azalpena: familia bakoitzaren azalpena eman.

Narrastiak: Larruazal lodia dute. Arnasketa biriken bidez egiten dute. Odolaren tenperatura inguruarekin erregulatzen dute.

Hegaztiak: Hanka biko, odol beroko eta animalia ornodun eta obiparoak dira. Batzuk migratzaileak dira. Batzuetan, taldeka dabiltza, hegazti-saldoetan.

Gero, irakasleak “Makaleko beleak” liburua irakurriko die. Honetan protagonistak bi hegazti eta narrasti bat dira.

- Ariketak: Marraztu beharko dute familia bakoitzeko lau animalia.

- Denboralizazioa: 60 minutu

- Errekurtsoak:Makaleko beleak” liburua eta papera.

6. klasea: Asteartea

- Helburua: irteera baten bitartez ornodun batzuk naturan ikustea.

- Azalpena: Giaren eskutik izango da.

- Ariketa:Centro de interpretacion de Salburua” parkera joan.

- Denboralizazioa: astearteko goiza.

- Erreskurtsoak: Autobusa eta sarrerak.

7. klasea: Osteguna

- Helburua: ikasitakoa errepasatu.

- Azalpena: Ornodunen familien errepaso azkarra, hasierako mindomoa erabiliz.

- Ariketa: taldeka bildu(4 pertsonetako 5 talde) eta aurretik ekarritako aldizkariekin mural bat egin beharko dute, ornodunen 5 familiak sailkatuz.

Denek amaitzean, muralaren aurkezpenak egingo dituzte.

- Denboralizazioa: 120 minutu.

- Errekurtsoak: kartulina, guraizeak, pegamentoa, margoak, aldizkariak,… eta mindomoa.

8. klasea: Ostirala

- Helburua: Animalia ornodunei buruz ikasitakoa erakustea.

- Azalpena: azterketa bat egingo dute bi astetan ikusitakoa barneratu duten jakiteko.

- Ariketa:

1. Lotu definizioak dagokion familiarekin.
2. Eman familia ornodun bakoitzeko 3 adibide eta marraztu.
3. Esan egia edo gezurra diren hurrengo esaldi hauek.

- Denboralizazioa: 60 minutu

- Errekurtsoak: azterketa orria.

VOKI TUTORIALA


.

Watch live streaming video from 3kuxkuxeroak at livestream.com

Askotan, irakasleek klase “magistralak” egin behar dituzte, edozein gai dela eta
azalpenak emateko. Azalpen horiek laburrak izan arren, ikasle askok
kontzentratzeko edo irakaslea jarraitzeko zailtasunak dituzte, aspertu egiten
direlako. Beraz, horrelako azalpen luzetxoagoak egin behar direnean, VOKI
programa erabiltzea proposatzen dugu guk.

Vokiren bidez, “avatar” antzeko bat sortu daiteke, gero, irakasleak “avatar” honek azaldu beharrekoa idatzi egiten du eta vokiak dena errepikatzen du.

Honen bidez, beraz, ikasleak adi mantentzea posible da, nahiz eta azalpen magistralak izan, erabiltzen den bitartekoa ezberdina eta originala delako; berritzailea.

VOKI hau sortzeko ordenagailu bat baino ez da beharrezkoa. Baita, ikasgelan haurrek voki hau ikus dezaten, beharrezkoak diren baliabideak: ordenagailu gelan binaka, proiektore baten bidez, denak batera,…

Hor behean, gehigarri bezala, hiru bideo dituzue VOKI zelan erabiltzen den ikasteko.









Eskola 2.0 ( Bigarren Ekarpena)


.





Goian eskegitako bideoa ikustea garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleentzako, horregatik hemen eskegitzea erabaki dugu.


2009ko ekainaren 5ean Jaularitzaren kontseiluak erabaki zuen Eskola 2.0 programa ikastetxeetan sartzea.

2010tik aurrera ikus ditzazkegu lehen hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatuak eta irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzen.

Argi dagoenez, irakasleak prestakuntz bat jaso behar izango dute, bereaien klaseak programa honetara moldatzeko.Horrela, lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Berritzeguneetako aholkulariek prestakuntza hori ematen dihardute, ikastetxeek material informatikoa jaso baino lehenago. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.



Informazio iturria:

www.eitb.com
www.hezkuntza.net






MINDOMO TUTORIALA


.

Kaixo denoi!

jakin nahi baduzue nola egin mapa kontzeptual batt, beheko bideoan pausuz pausu azaltzen da egin beharreko guztia:





Mindomoa oso teknika erraza eta erabilgarria da haurrei gai berri bat irakasti nahi zaionean. Gure ustez, oso aproposa da gaiari hasiera emateko eta baita gaia azaldu denean birpaso moduan erabiltzeko. Honek aukera ematen dizu argazkiak eta bideoak txertatzeko klasea dinamikoagoa eginez. Baina ez hori bakarrik, mindomoa aukera ematen dizu haurrek erabili ahal izateko, hau da, beraiek klikatzeko eta inplikatzeko. Beraz, zure ikasleak klasean parte hartzea nahi baduzue, modu hau oso egokia da, metodo berriak beti erakartzen baititu umeak!

Teknika hau erabili ahal izateko ez dira gauza asko behar, oso erraza baita, mindomoa erabiliz, mapa kontzeptual bat egitea! Mindomoan kontua eginez gero, nahi dituzun gaiak azal ditzakezu, eta gainera oso denbora laburrean! Beraz, behar duzun bakarra zure ordenagailuan interneterako konexio izatea da.


Mindomoaren inguruan informazio gehiago eduki nahi izanez gero, begiraatu eta klikatu behean txertatutako beste baliabide batzuk:

http://www.mindomo.com/view?m=396f5150a90e6b0c61f7684980792be9
Mindomo

youtubeko bideo bat;





MINDOMO HEZITZAILEA


.

Eskuman dagoen mindomoa lehen hezkuntzako bigarren zikloari zuzenduta dago, hau da, 3rren eta 4rren mailako haurrei.

Helburu hezkitzailea animalien familien sailkapena ulertzea eta ikastea da. Honen bitartez, landu nahi dena da mapa kontzeptualak egiten jakitea eta ikustea nola ideia asko laburbildu daitezkeen ideia orokor bat osatuz.

Oso metodo ona da gaia irakatsi aurretik haurrak ikusteko zein gauza ikasiko dituen, ideia orokor bat lortuz. Baina ez hori bakarrik, haurrentzat oso garrantzitsua da metodologia desberdinak erabiltzea, teoriarekin batera bideoak eta argazkiak ikusi ahal dituztelako.

Mindomo konkretu honetan erabilitako errekurtsoak hurrengoak dira: youtubeko bideoak, googleen bilatutako argazkiak eta internetetik hartutako hainbat definizio.


Mindomoa handian ikusi nahi izanez gero,hemen klikatu:
http://www.mindomo.com/index.htm

VOKI HEZITZAILEA


.



Hemen sakatu



Voki hau, bigarren zikloko haurrei zuzenduta dago, 3. mailakoei hain zuzen. Honen bidez, haurrek uraren zikloaren azalpenean adi egotea eta azalpena ulertzea lortu nahi dugu. Horretarako, gure “avatarrak” gaiaren azalpen eta aurkezpen txikitxo bat egitea erabaki dugu, haurrek, ondoren, uraren zikloaren bideo hezitzailea ikus dezaten.

Beraz, programa honekin landuko ditugun gaitasunak, alde batetik, uraren zikloan sakontzea da eta bestetik, Voki programa erabiltzea izango litzateke.

Voki honekin landuko duguna, haurren ikasteko prestutasuna izango da, hau da, programa honen bitartez, ikasleen motibazio maila igotzea izango da. Horrela euren parte hartzea eta arreta ziurtatuko dugu.

Hau lantzeko, ordenagailu bat beharrezkoa da, eta haurrek Vokia ikus dezaten, binaka ordenagailuetan banatzea edo proiektore baten bidez izan beharko litzateke. Hori gure esku dago erabakitzea, talde handian edo talde txikian erabiltzea; haur taldearen izaeraren arabera.


Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean...EUSKAL UNIBERTSITATEA! (Lehenengo Ekarpena)


.

Kaixo lagunak!



Oraingoan Hezkuntza Sistema Nazionalaren inguruko hainbat aspektu komentatuko nahi genituzke, konkretuki euskal unibertsitatearen inguruan. Azken bolada honetan asko entzun dugun kotzeptua da hau, baina, ba al dakigu benetan zer esan nahi duen? Hona hemen, hainbat informazio iturri honen inguruko jakintza izan dezazuten!





Ezin da ukatu Euskal Herriak bere kultura, ohiturak eta geografia, besteak beste, mantentzen, bultzatzen, irakasten, bizitzen duen eskola eta unibertsitate bat behar duela. Behar hauek abiapuntutzat hartuta Euskal Herriak Bere Eskolak Euskal Unibertsitatea, Euskal Curriculum-a, Bologana Prozesuaren aurka egitea, eskolak euskaldundu ekimena eta beste hainbeste dinamika ditu eskuan, euskaldunok hezkuntzan benetan nahi dugun Euskal Herria izateko.

Hau horrela izanda, bideoan ikusi dugun bezala Euskal Unibertsitate bat erakitzeko prozesuan ari dira, benetan erreala izango den unibertsitate bat. Euskaldunoi oso ondo etorriko zaigu, bertan guk ikasi nahi duguna euskal herriaren izaerarekin bat egingo duelako. Askotan pentsatu dugu zein ideologia nahi genukeen gure unibertsitateak izatea: parte hartzailea, parekidea, demokratikoa, euskalduna... Iritsi da momentua orduan hori dena biltzeko, eta gurea dena eraikitzeko!

Unibertsitate guztiek, gauza guztiek bezala, baditu bere alde onak eta alde txarrak. Unibertsitate berri eta gazte honek bi aldeak izango ditu, noski, baina argi dago ez direla izango aldaezinak, honetan denok parte hartu dezakegulako, eta ikasleon hitza entzungo delako! Hori bai dela unibertsitate batek eduki beharreko espiritua, ikaslea erabakien parte sentitzea, euskalduna izatea eta profesionalki ondo irakasten duena!




Gehiago jakin nahi izanez gero :
http://www.euskaleskola.org/
http://www.euskaleskola.org/index.php?option=com_content&task=view&id=103&Itemid=1

Magisteritza eskola


.



Kaixo lagunak!!
Lehenik eta behin, gure burua aurkeztu nahi dugu;
gu Gasteizeko Irakasleen U.E.-ko hiru ikasle gara eta blog honen bitartez, irakaskuntzaren inguruko momentuan momentuko eztabaidak edota berriak argitaratu, zalantzan jarri eta behar izanez gero, kritikatu egingo ditugu, beti ere, era konstruktiboan.

Espero dugu bertoko informazioa lagungarri eta interesgarria izatea.

Besterik gabe, hemen usten zaituztegu.
Ikusi mapa handiagoa